Askotan, etxerako hautatzen duzun dekorazio-estiloak asko esaten du zure izaerari buruz, eta, hainbeste dira, ezen ezinezkoa baita guztiak identifikatzea. General Inmobiliarian, estilo batzuk erakutsiko dizkizugu, zurea aurki dezazun.
Zure pisurako dekorazio-estiloa aurkitzeko prest zaude?
1.- Estilo MinimalistaEstilo honetan, elementu justu eta beharrezkoak sartu behar dira. Kolore neutroak erabiltzen dira, baina, batzuetan, kolore-zertzeladaren bat aurki dezakegu.
2.- Estilo klasikoaOrekak eta simetriak ezaugarritzen dute estilo hau. Kolore neutroak erabiltzen dira, luxuzko espazioak eratuz. Zenbaitetan, gaur egungo dekorazio-elementuekin nahasten da estilo hau.
3.- Estilo industrialaNew Yorkeko 50eko hamarkadako arkitektura industrialean dauka jatorria; izan ere, industria-eraikin horiek apartamentu bihurtu ziren gero.
4.- Estilo garaikideaGune diafano eta gehiegi apaindu gabeekin konbinatzen dira lerro soil eta finak. Estilo minimalistaren antz handia dauka, baina beroagoa da.
5.- Vintage estiloa50eko hamarkadatik 70ekora bitarteko interiorismoan oinarritzen da estilo hau.
6.- Estilo landatarraLanda-eremuetan, ohikoa da estilo hau. Giro beroek eta tonu neutroek ezaugarritzen dute, eta harria eta egurra izaten dira nagusi.
Esan dudanez, dekorazio-estilo ugari daude; are, batzuetan ezin izaten dugu bakar baten alde egin. Hori dela-eta, gure etxebizitzek dekorazio hibridoa edukitzen dute zenbaitetan. Pare bat adibide hementxe:
Landatarra eta minimalista: Estilo nahiko ohikoa da. Lur-koloreko tonuak zuriarekin konbinatzea da egokiena, eta altzari eta osagarri leunekin dekoratzea.
Vintagea eta industriala: Oso erraza da bi estilo hauek konbinatzea. Dekorazio vintage-industrialean, ohikoa da habeak eta hodiak agerian ikustea.
General Inmobiliarian, bilatzen ari zaren etxebizitza daukagu. Aurki ezazu, eta nahierara dekoratu!